XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), eta fidantzia khartsu batekin escainico ginion Jincoari bere Seme bakharraren sacrifizioa, humilki eta fidantzia khartsu batekin sacrifizio horren bidez galdetuco gure bekhatuen barkhamendua, sainduki bizitzeco eta zerurat heltzeco grazia.

Eta escaintza eta galde horiec eginen ginituen Maria Saindua ararteco, Mariarekin batean.

Ezen, Maria han zen chutic gurutzearen ondoan; eta bere bihotzean gogotic, bai Jincoari bihurtzeco bekhatuac kendu zion ohorea, bai gizona debruaren aztaparretaric libratzeco, gogotic egiten zuen Mariac bere Semearen sacrifizioa.

- Eta orai ere, meza ematen hari den aldare guzien ondoan, Andre-dena Maria han da.

Han da gurutzearen ondoan bezala, Jesusen gorphutzaren eta odolaren sacrifizioa Jincoari escaintzeco; han da, aphezac meza ongi ematen, giristino choilac ongi entzuten laguntzeco, batzuen eta bertzen othoitzac, berekin batean, Trinitate Sainduaren aintzinerat eremateco.

Entzun dezagun beraz beti meza saindua Mariarekin batean, Mariari galdeginez hartaraco behar dugun laguntza.

Mezac hola entzunez, Jincoa ezin-gehiago ohoratuco dugu, guretzat ezin-gehiago grazia ardietsico.

ORHOIT zaite.......